XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeintzuk dira matekarien helburuak?

Matekariek klasean hasiera-hasieratik ikasleak lanean hasteko ohitura lantzen dute.

Askotan klaseko lehenengo 5 edo 10 minutuak alferrik galtzen ditugu.

Beraz, ikasleak berandu hastea zuhurra dela ikasten du.

Matekariek, ikasteko denbora hobeto aprobetxatzera bultzatu eta ordu osoa errespetatzen lagun dezakete.

Matekariek ikasleen arrazonamendu deduktibo eta induktiborako trebetasunak garatzeko eta praktikatzeko aukera ematen dute.

Matematika omen da ikasleen arrazonamendurako trebetasunak garatzen dituen gaia.

Hala ere, ikasleei oso gutxitan ematen diegu trebetasun hauek landu eta praktikatzeko aukera, gai berrietara aplika ditzatela eskatu baino lehen.

Matekariek, testuinguru ezagun batean uzten dituzte ikasleak arrazonamenduko trebetasunak lantzen, Matematikaren edukin berrien berezko zama kendu gabe.

Matekariek, ekuazio algebraikoak ebazteko garrantzitsua bezain praktikoa den trebetasuna lantzeko aukera ematen diote ikasleari.

Praktika hau oso erabilgarria izan daiteke ikasleak geometriako gaiak irakasten diren bitartean ongi mantendu ahal izateko.

Matekariek bi edo hiru dimentsioko irudi geometrikoak marrazteko aukera ere ematen diete ikasleei.

Ikasle askok oinarrizko irudi geometrikoak marrazteko zailtasun handiak dituzte.

Praktikaren bidez lor daiteke trebetasun hau.

Matekariek ikasleen etxeko lana bultzatzeko eta beren aurrerapena neurtzeko metodo azkarra eskaintzen dio irakasleari.

Ordutegi astun eta talde handiekin, ia ezinezkoa da ikasle guztien etxeko lana aztertzea.

Matekarien beste aukera bat, ikasleen aurrerapena neurtzeko beste tresna bat bezala erabiltzea da.

Laugarren problemaren tokian etxeko lana sartuz, ikasleak etxeko lanak egitera bultzatuko ditugu.

Ikasleei klaseko apunteak erabiltzeko aukera ematen bazaie, apunte zehatzak eramateko ere motibatzen ditu.

Astean behin erabiliz gero, matematika aldetik itxuraz izango dituzu zure ikasleak.

Problema gehienetan estrategia desberdinak erabil daitezkeenez, eztabaida bultzatzea ere oso mesedegarria izan daiteke.

Ez da nahikoa problema bat ondo ebaztea; (...).